Zer da KA131 programa?
KA131 programa Erasmus+ (Goi Mailako Hezkuntzako Mugikortasuna) unibertsitate eta goi-mailako ikasleei (ikasketak edo praktikak egiteko) eta langileei Europako herrialdeetara mugitzeko aukera ematen dien finantzaketa-lerroa da.
Helburu nagusiak nazioarteko lankidetza eta garapen pertsonala sustatzea dira.
Zeintzuk dira ezaugarri nagusiak?
-
Nori zuzendua: Goi-mailako eta unibertsitateko ikasleei, irakasleei, zein administrazioko langileei.
-
Mugikortasun motak: Ikasketak beste unibertsitate batean egin edota enpresa/erakunde batean praktikak egin.
-
Iraupena: Ikasleen kasuan, 2 hilabete eta 12 hilabete artekoa izan daiteke. Gure kasuan 2 edo 3 hilabete.
Eskaintzen dituen onurak
-
Bekak eta laguntzak: Bidaia eta egonaldirako diru-laguntza ekonomikoa ematen du, helmugako herrialdearen bizi-kostuaren arabera.
-
Aukera berdintasuna: Egoera ahulean edo aukera gutxiago dituzten ikasleek (hala nola, aurreko urtean bekadunak izan direnek) aparteko laguntza ekonomiko gehigarria jaso dezakete.
-
Ikas-prozesu integratua: Ikasketen kasuan, egindako kredituak jatorrizko unibertsitatean edo ikastetxean baliozkotuko direla bermatzen da, "Learning Agreement" (Ikasketa Akordioa) digitalaren bitartez.

Esperientziak
partekatzea
Eramuseko helburua azpimagarrienetarikoa da herrialde ezberdinetako pertsonak elkar ezagutzea eta haien ezagutzak aberastea.

Praktikak
Ikasleek Eurpako beste herrialde bateko enpresetan praktika kurrikularrak egiten dituzte.
Formakuntza
Irakasleek Europako beste herrialde batean formakuntza berezia jasotzen dute.
