
Institutuan irakasten diren zikloen ikasleei atzerrian praktikak egiteko aukera eskaintzen die KA131 programak. Bi edo hiru hilabetez, zikloei dagokien ikasketen arloko enpresetan lan egiten dute.
Baina praktikak egiteaz gain, ikasleei mugikortasunak ere aukera ematen die helmuga herrialdeen kultura ezagutzeko, lagun berriak egiteko eta orohar apartako esperientzia bizitzeko.
Irakasleen
mugikortasunak
Irakasleek atzerrian kurtsoak egiteko aukera dute. Kurtsoek gehienez aste bat iraun dezakete.
Mugikortasun horien helburu nagusia da irakasleek haien irakasgaien edukiak aberastea, baina beste ikastetxeekin zein irakasleekin kontaktua izaten ere laguntzen du etorkizunean Erasmuseko beste proiektuetan parte hartzeko.

Europatik zehar: helmugako herrialdeak

Portugal
Azken urteetan ikasleek Lisboara joateko aukera izan dute. Bertan herrialde horretako kulturaz, paisaiaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera izan dute.
Datorren ikasturtean Oportora joateko aukera irekiko da.
Italia
Pistoia izan da ikasleen prektiken helmuga, Toscanan kokatua. Italiako eskualde hori oso ospetsua da bertan kultur klasikoaren adibide esangurutsuenak topatzen direlako: Florentzia, Pisa, Bolonia, eta abar.


Irlanda
Dublin izan da Komunikazio Grafiko Publizitarioko irakasle baten helmuga. Bertan National College of Art and Design ikastetxean formakuntza berezia egin du Lee Welch artistaren eskutik.
Erasmus+ irudietan
Ikasleek eta irakasleek diote...
"Praktiketan ikasteaz gain, beste herrialde batean bi hilabetez modu independentean bizitzeko esperientzia eta ikaskuntzak dira benetan batekin geratzen direnak."
Amagoia Carril

"Leku berriak ezagutzea, hizkuntza berri batean moldatzea, laneko ingurutik teknika berriak ikastea eta autonomia lantzea, horiek izan dira besteak beste eramus+ proiektuak eskaini dizkidan bizipenak."
Ilargi Arakistain

"Bidaiatzeaz eta esperientzia berriak bizitzeaz harago, Erasmus proiektutik gehien baloratzen dudana mundu osoko jendea ezagutzeko aukera eta bertan sortutako oroitzapenak dira; izan ere, esperientzia horiek pertsona gisa hazten eta independenteago izaten lagundu didate."
Naia Zuloaga

"City & Guilds of London Art School eskolan formakuntza egin nuen.
Han, harrian letrak zizelatzeko tailer bat egin nuen, eta horrek teknika berri bat ezagutzeko aukera eman zidan. Gainera, esperientzia zoragarria izan zen, eta gainerako ikaskideen praktikatik ikasteko gogoa eman zidan."
Arantza Gaztañaga



.jpg)











